Letra da Música Loriak de Herrikoiak

Que bom que você chegou até aqui!
Veja abaixo a letra da música que separamos para você!

Música em MP3
Loriak udan ihintza bezela
maite det dama gazte bat,
hari hainbeste nahi diodanik
ez da munduan beste bat;
inoiz edo behin pasatzen badet
ikusi gabe aste bat,
bihotz guztira banatutzen zait
halako gauza triste bat.

Neskatxa gazte, paregabea,
apirileko arrosa,
izarra bezin dizdizaria,
txoria bezin airosa;
oraintxen baino gusto gehiago
nik ezin nezakeen goza;
zorionian ikusten zaitut,
nere bihotzak, hau poza!

Ez al didazu antzik ematen
nik zaitudala nahiago,
ai, marinelak gau ilunean
izarra baino gehiago?
Nere ondoan zauzkadalako
pozez zoraturik nago;
zu ikusteak alegratu nau,
triste nengoen lehenago.

Nik hainbat inork nahi dizunikan
arren ez zazula uste,
nere begiak beren aurrean
beti desio zaituzte;
eguzkirikan ikusi gabe
txoria egoten da triste,
ni ez nau ezerk alegratutzen
zu ikusteak hainbeste.

Aurpegi fina, gorputza berriz
ez dago esanikan,
hizketan ere grazi ederra
ezer ez duzu txarrikan;
mundu guztia miratuta ere
zu bezelako damikan,
agian izan liteke baina
ez dut sinisten denikan.

Nere betiko pentsamendua
nere kontsolagarria,
zu gabetanik ezin bizi naiz,
esaten dizut egia;
zu bazinake arbola eta
ni baldin banintz txoria,
nik zu zinakeen arbola hartantxe
egingo nuke kabia.

Amodiokan nere bihotza
zureganuntza darama,
herri guztian zeren daukazun
neskatx bikainaren fama;
beste fortunik mundu honetan
ez dut desiatzen, dama:
haur batek berak izan gaitzala
ni aita eta zu ama.

Falta duenak logratutzeko
hitz egitea txit on du,
eta nik ere saiatu bihaut
ote gitezken konpondu;
gaur nagon bezain atrebitua
sekulan ez naiz egondu,
hargatik golpez galdetzen dizut
nerekin nahizun ezkondu.

Ezkondutzeak izan behar du
preziso gauza txarren bat!
Hala esaten ari zait beti
nere kontsejatzaile bat;
halaxen ere haren esanak
oso utzirik alde bat,
ongi pozikan hartuko nuke
zu bezelako andre bat.

Zerorrek ere ongi dakizu
aspaldi hontan nagola
zuregatikan penak sufritzen,
baina ordea hau nola!
Halaxen ere nigana ezin
bigundu zaitut inola,
ni zuretzako argizaia naiz,
zu neretzako marmola.

Nere bihotza urtzen dihoa
es da ez da misterio:
penaren kargak estutu eta
zumua kendutzen dio;
begiak dauzkat gau eta egun
eginikan bi errio,
beti negarra dariotela
zu zerala medio.

Zu zeralako medio baldin
joaten banaiz lur azpira,
gero damua eta malkuak
alferrik izango dira;
behin joanez gero hoien birtutez
berriz ez niteke jira,
hori gertatu baino lehenago
zazu nitaz kupida.

Outras Músicas de Herrikoiak

Conheça aqui outras músicas de Herrikoiak que você poderá gostar.

Agur Ene LürraAgur Etxeko-andereaAgur Euskal HerriaAgur JaunakAgur Jesusen AmaAgur XiberuaAgur, DonibaneAgure ZaharraAi Maritxu JoskileaAi SimonAi, Mari MigelAita Saldu NauzuAita San AntonioAita Ttun-ttunAita-semeakAitak Eta AmakAitorren Hizkuntza ZaharraAkerra Ikusi DeguAla Kinkiri, Ala KunkuruAlakinkiriAldapekoAlostorreaAltza Felipe!Ama Begira ZazuAma EzkonduAmak Ezkondu NinduenAmayur Gaztelu BeltzaAmets, Amets EginAna JuantxeAndaluzaren ParetaAndre MadalenAnteron TxamarrotiaAntoni Eta AntonArdo Gorri NaparraArdoa EdandaArdoari KantakAri Naizela, Ari NaizelaAritz AdarreanArranbiloteArrosa Xuriaren AzpianArtilleroAtarratzeko Gazteluko KantaAthletic-en HimnoaAtzo, AtzoAupa GizonaAxuri BeltzaAzken OyuaBagareBaldorbaBaliaren BertsoakBaratzeko PikuakBaskoniaren EreserkiaBat, Bat, BatBautista BazterretxeBehin Batean LoiolanBentara NoaBerriro Igo Nauzu Ene MendiraBertso BerriakBeti Ezkamak KentzenBiba RiojaBizkaiko AberatsakBoga, BogaBoneta Eta TxapelaBortian AhüzkiDenbora Galduen BilaDonostiako Hiru DamatxoDonostiako MartxaDonostiako ZiudadeaEdurra TeilatuanEgia DaEgun da Santimamiña…Eibar-ren EreserkiaEne HaserreaErreala-ren HimnoaErriberaEskerdun XalbadorriEuskadin, Castillan BezalaEuskal Herrian EuskarazEuskal UnibertsitateaEusko Ereserkia (gora Ta Gora)Eusko GudariakEz Dizut IrikikoEz Goaz LaneraEzkongaietanForjarien KantaFurra, FurraGazte Gera GazteGaztelugatxeGaztetasun Eta ZahartasunaGernikako ArbolaGeure BazterrakGeuria DaGitarra ZahartxoGogo Eta Gorputzaren Zilbor HesteakGoiko MendianGoizian Goizik JeikiGora Ta Gora BetiGorbeiako LarranGure Aitak AmariGure KuadrilanGuretzatHabaneraHaize HegoaHaltzak Ez Du BihotzikHerria Eta HizkuntzaHorra Hor GoikoIa Guriak Egin DuIhesa Zilegi BalitzIkusi MendizaleakIkusi NuanianIlargira NoaIlun-ikarakItsasoan Urak HaundiIup! La-raIxilik Ixilik DagoJeiki, JeikiJosepa AntoniJoxe Migelen BatelaJuana Bixenta OlabeKalera BorrokalariKalera Noa IhesiKalian GoraKantore BerriKattalinKontrapasKopla BerriakKoplakKyrie EleisonLangile Erahil BatiLanian Ezin EginLarra HerrianLau HaizetaraLeixibatxoaLili BatLizardiMaitia, Num Zira?Trapu ZaharrakTrikiti KoplakTriste Bizi Naiz EtaTxakolinTxakurraren PartiaTxantxibiriTxikitin ParianTxikitxu Polit HoriTxria TxoriUrzo Zuri Polit BatUso ZuriaXalbadorren HeriotzeanXinaurriaXoxoaZenbat Gera?ZezenakZibilak Esan NauteZortzikoZugana, ManuelaZure Begiek

Baixar Música Loriak (Herrikoiak) em MP3

Você pode baixar (fazer o download) ou ouvir diretamente a música Loriak de Herrikoiak no seu celular ou computador através do player abaixo.

Ouvir "Loriak"
na Amazon Music Unlimited
Ouvir "Loriak"
na Amazon Music Unlimited
Baixar Música Agora!

Ficha Técnica da Música Loriak

Número de Palavras266
Número de Letras2288
IntérpreteHerrikoiak

Na tabela acima você vai encontrar dados técnicos sobre a letra da música Loriak de Herrikoiak.

Amazon Music Unlimited